XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi aztarna sintomatiko haietaz ez nintzen, ordea, berandurarte jabetu, beranduegirarte.

Trenera igo eta esertzeko une berean izan nuen ene porrotaren kontzientzia bete eta erabatekoa.

Bidaiari guzti haien aurpegiak ikustearekin bat.

Eta ez nuen iada ezer egin neure burua salbatzeko, aterantz joan eta tranbiatik jaisten ahalegindu edo leihoak ireki eta laguntza eskatu, adibidez, bai bainekien berandu zena, iragana zena barkamen ordua.

Etsipenez eseri nintzen, bada, libre aurkitu nuen eserleku xahutu batean, irribarre tristeak eginez mugimendu imajinario baten konpasera, ni atzipetu nahian bezala, buru-soinak mugitzen zituzten gainerako bidaiari soraioei.

Baina ni ez ninduten berriz engainatuko.

Ohartua nengoen dagoenik tren hura ez zetorrela Burgostik, ez zihoala inora.

Tranbia hura hantxe jaio eta hantxe hilko zela, erremediorik gabe, bigarren nasako trenbide mortuan.

Eta gu berarekin.